|
LARUNBAT GAUEZ
«ARRASATE TRIKITIXA ESKOLA» ARRASATE TRIKITIXA ESKOLA AUTOPRODUKZIOA, 2003
Larunbat gau ero baten
goizeko ordu txikitan
neska bat ikusi nuen
horrelakoak gutxitan
bi arima zuri ginen
ilargiaren argitan
Bere begien distira
nire barreneko sua
laster jaso nuen bere
ezpain eztien goxua
ez dut sekula ahaztuko
gure lehenengo muxua
Orain hasiko zarete
elkartu garen galdeka
gehiago jakin nahiean
kuriositatez beteta
ez hortan denbora galdu
nik ere ez dakit eta
Izenik ez dut esango
horrek ez du garrantzia
nahiz nirekin daramadan
betirako erantsia
berak soilik jos dezake
nire maitasun jantzia
Musika: Herrikoia
Hitzak : Enaitz Alustiza
Trikia: Hapitz Milikua
Panderoa eta ahotsa: Enaitz Alustiza |