|
AINGURA
«ARRASATE TRIKITIXA ESKOLA» ARRASATE TRIKITIXA ESKOLA AUTOPRODUKZIOA, 2003
Zatoz gure albora
gure itsasontzira
zure itzala ere
dantzan jartzera
Martxan den itsasontzia gara
bi lemazainen esanetara
aingura erantsia daukagu
makina-bat txokotara
Portu batean bidaiari bat galdu
ta beste batean bi hartu
barrenean daramagun doinuaz
dena ematen dugu
Somatzen gure zaparrada
San Pedrok zabaltzen du atea
ta Mauriziaren irrintziak
osatzen du kantua
Ai-eneka gabiltz dena astinduz
kolore guztiak dastatuz
festa usaina duen plazetan
gure doinuak azalduz
Musika eta Hitzak: Maixa Lizarribar
Trikia eta hotsa: Maixa Lizarribar
Ahotsa eta perkusioa: Ines Osinaga
Gitarra akustikoa: Manu Kastro
Baxua: Iosu Eizagirre |