|
EUSKAL HERRIA
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Euskal Herriari buruz nahi nuke
zerbait abestutzen ekin
agindu on bat eman nahirikan
nik egingo det ahalegin
Euskal Herrian euskeraz jakin
zertan erderaz hitz egin
euskera gehio maite ez badegu
Euskal Herrian zer egin.
Hau da nere galdera
maitasuna nun dago
maitasunik ez bada
gauza onik ez dago.
Gure Euskal Herri maite-maitea
gure euskeraren ama
geure faltaz ta buru ariñkeriz
gaixoturikan dagona
alkar hartutzen ez degulako
hau izan lezake pena
alkar hartuko bagendu danok
oraindik sendau leikena.
Euskera maite maite
bihotz-bihotzekua
maite daigun euskera
kendurik gorrotua.
(Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta) |