|
EMAN NERI ESKUA
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Eman neri eskua
egin daigun dantza
badakit nahi dezula
ezetzik ez esan
asko nahi didazula
enteratu nintzari
nik asko maite zaitut
dudarik ez izan.
Hau da nere poza ta
hau da txoramena
bilatu detelako holako laguna
garai batean asko
pentsatzen ez nuna
logratua dadukat
desio nuana.
Doinu hau goraturik
abesteko asmotan
Euskal festa giroan
arrai nahi det hortan
mejikana tipoko
doinu gozo honetan
baietz esango diot
irrifar gozotan.
Hitz baten edo bian
esango det dana
ezin barruan gorde
gertatu zaidana
hainbeste maite detan
bihotzeko kuttuna
tokatutzea neri
holako laguna.
Enteratuko zera
nik esandakuan
agun hobeik ez dala
neretzat munduan
nere esanak hartu
zuk orain goguan
zurekin bizi nahi det
bizitza osuan.
(Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta) |