|
KANTARI HASTERAKUAN
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Kantari hasterakuan (bis)
gauza bat daukat buruan
nik garbi hitz egin nahi det
Euskal Herrian behar dan moduan.
Kantari hasterakuan
gauza bat daukat nere buruan.
Euskeraz jaio nintzan ni (bis)
aita ta amarengandik
hargatik euskera garbiz
Euskal Herrian kantatzen det nik.
Euskeraz jaio nintzan ni
neure aita ta amarengandik.
Euskera dago bajuan (bis)
merezi ez dun lekuan
euskera bezain garbirik
beste hizkuntzik ote munduan
Euskera dago bajuan
berak merezi ez dun lekuan.
Euskal Herrikoak gera (bis)
geure herria da bera
ikasi ahal degun dena
baina lehenengo geure euskera
Euskal Herrikoak gera
ez goaz hori ukatutzera.
(Hitzak: Juanito Maltzeta
Musika: Herrikoia / Juanito Maltzeta) |