|
LEHENGO ERROMERITAN
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Gure gaztetako berri noa ematera
auzo erromeritan ibiliak gera
soinua jo ta dantzan haure zan aukera
gero ilunabarrian neska laguntzera
orduko giro haure nora jun ote da.
Erromerian dantzatu neska laguntzera
hain neska politari gustora gainera
besotik heldu eta lagundu etxera
maitatutzen al nuen ein zidan galdera
ni oso gustora naiz zu hala bazera.
Noiz ezkondu behar gendun ein zidan
galdera
zuk oindik hogei urte gazte xamar zera
nik hogeita lau dauzkat badago denbora
orain erromerira goazen dantzatzera
hiru bat urtetara ezkonduko gera.
Oin festak eta dantzak ein behar ditugu utzi
alkarrekin ezkondu maitasunez bizi
elkarren maitasunari aldan dana eutsi
haurrik izaten badeu bihar edo etzi
ondo erakutsiaz maitasunez hazi.
(Hitzak: Juanito Maltzeta
Musika: Herrikoia / Juanito Maltzeta) |