|
EUSKAL MENDIAK
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Euskal mendian dauden pago ta haritzak
poztutzen gaituztenak euskaldun bihotzak
nahi ta hostoak kendu neguko ekaitzak
udaberrian berriz jazteko maiatzak (bis)
Mendiko iturritan edari freskua
edari freskua ta osasunekua
urik onena degu mendian sortua
nahikoa edan eta mozkor gabekua (bis).
Euskal mendizaleak lan asko egiten du
inun okerrik bada behar du zuzendu
gurutze ta iturriak zuek ondo zaindu
kristau jatorra denak hori egiten du (bis).
Euskaldunak euskera mingainaren puntan
errekatxoak mur-mur mendi-txokoetan
txoriak abeslari zuhaitz adarretan
hori degu pozgarri euskal bihotzetan (bis).
(Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta) |