|
EUSKALDUNAK
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Gu euskaldunak gera bizitza osuan
denok zergatikan ez gu geran moduan
gero akordauko gera zer egin genduan
saiatzen ez bagera behar dan orduan. (bis)
Ikusirikan hainbat nahi eta ezin
euskera maite deunok ez gera edozin
saiatuko bagina hitzez euskerakin
danok bateratu ta danok alkarrekin (bis)
Danok senide izanda zertako banatu
era hortan ezin leike euskera indartu
gure hizkuntza garbi hau ikustea mutu
beste bide batetik hobe deu saiatu (bis)
Hizkuntza garbiena guztien artean
lorerik ederrena arantza tartean
gure hizkuntza garbi hau hola ikustean
gora Euskadi eskatzen deu ahoa betean (bis).
(Hitzak: Juanito Maltzeta
Musika: Herrikoia / ]uanito Maltzeta) |