|
UDABERRIKO EGUNSENTIA
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Abesten hasi ordua da ta
abesten hasi gera gu
zuen gustoko diralakoan
guk behintzat hala nahi degu,
danen gustoa egiten ere
oso erreza ez degu
ez dakit danen gustoa danik
baina alegin eingo degu.
Hasi ba dantzan gazte maiteok
argi ta garbi dantzatzeko
alaitasunez txarkerik gabe
hori da poza guretzako.
Udaberriko egunsentia
ederra degu benetan
kanpo guztia berde dago ta
fruitu guztiak loretan,
zer ikusteko ederrak diran
egun ona dan goizetan
zuhaitz guztiak berdez jantzita
baso zelai ta mendietan.
Hasi ba dantzan gazte maiteok
argi ta garbi dantzatzeko
alaitasunez txarkerik gabe
hori da poza guretzako.
Udaberria hain ederra da
sentitzen bada barrundik
txori guztiak kantari daude
berak nahi duten lekutik,
kukuak ere kantatzen dute
zuhaitz arbolen puntetik
udaberriko aro osoan
gozatzen gera kantutik.
Hasi ba dantzan gazte maiteok
argi ta garbi dantzatzeko
alaitasunez txarkerik gabe
hori da poza guretzako.
(Hitzak: Juanito Maltzeta
Musika: Juanito Maltzeta / Mari Karmen Maltzeta) |