|
BIRIBILKETA PAKE
«EMAN NIRI ESKUA» MALTZETA AITA-ALABAK TRIKI ELKAR, 1996
Euskal Herrian ez degu falta
trikitixaren doinurik
soinu pandero ta abesti
danok gaude alaiturik
pozez ta alaitasunez
danon bihotza beterik
pakea ta alkartasuna
eskatzeu bakarrik.
Pakea ta alkartasuna
eta denon maitasuna
hori da guk nahi deguna ta
hori da behar deguna
hori egingo bagenduke bai
lortzeko askatasuna
Euskal Herrian betiko
behar gendukena.
(Musika eta hitzak: Juanito Maltzeta) |