|
2.000 K.O (KRISTO ONDOREN)
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Milaurte honen azken muga
amaitzear den abentura
badoa eta ai zer trixtura
zahartu da
Agurtu da
Gizaldi honen hondarrean
ilusionaren dorrean
fantasi ororen aurrean
zanpatu
lurrean
2.000. urtea hara
hemen da habian
zaldi zuri hegaldun baten
gainean, aidean
lehengoa baino hobeagoa
liteke agian
libertaderik ez da faltako
Euskal Herrian.
Musika: Imuntzo
Hitzak: Beloki |