|
AHT-BLUES
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Abiadura handiko
dinosaurioa
erraldoietan erraldoi
gauza serioa
aurrerapenaren trena
ziztu biziz datorrena
somatzen da naturaren
herioa.
Nondik eta norantza
negozio latza
altza parez pare
altza.
Nondik ta norantza
negozio latza
gure gainetikan
ez hadila pasa.
Infernurako bidean
deabruzko trena
erre egiten duk hire
inguruko dena
oso handia haiz baina
ez edertasuna aina
hi haiz, pasa den gauzik
itsusiena.
Haundizkien abentura
diruaren kultura
zain dezagun denona den
natura.
Mendi barnetik
tunel luzea
akabo ba
gure leizeak
eraman beza
deabruaren haizeak.
Musika: Imuntzo / Arkaitz Miner
Hitzak: Beloki / Jon Maia |