|
LOUISIANARA NOA
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Denbora aurretik doa
profeta lez argiaren
beharra sentitzen dut
hori hala da
barka nazazu maitea
Louisianara noa
eta egiteke gelditu zait
zure etxeko atari aurrean
agindu nizun kantua.
Eta zure begien
itsas aldean
nireak eskegi nitu(e)n
eta zure zuhaitzaren oinetan
maitale izan nauzu.
Mantso-mantso edaten dut
zure irudi biluzia
iraun dezan ahalik eta gehien
ene gogoeta gozoak
eta zure begien
itsas aldean
nireak eskegi nitu(e)n
eta zure zuhaitzaren oinetan
maitale gisa nauzu.
Azken taberna bat
aurkitzen dut
eta nagusiak eni ulertuz
adierazi dit
lasai beti bada Louisiana bat
han mendia gaindituz.
Musika: Arkaitz Miner
Hitzak: Jexuxmai Lopetegi |