|
GAUA
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Gaua
xarma magikoren bat
badu gauak
guztiok liluratzen
gaitu gauak
puskatzen arauak.
Kanta
zatoz nire sutondora
eta kanta
hitz izkutuak
belarri ondoan kanta
hitzik lizunenak.
Udako solstizioan
pizten dugun lehen sua
lehenengo akelarrea
lehen musua
zapo eta sugeekin erre
inkisizio faltsua
sorginentzat paradisua.
Abere libreak larrera
zatoz gure akelarrera
Zugarramurdiko leizean
piztu baita gerra.
Gaua
xamar magikoren bat
badu gauak
guztiok liluratzen
gaitu gauak
puskatzen arauak.
Kea
belar gozoari
darion kea
ikimiliklika zure ezpaņetan
sorginkera da.
Suzko bola bat pasa da
gure gainetik zeruan
belarrak ile artean
zure buruan
begiak bi sugar dira
piztiak garen orduan
eraman gauean barna.
Abere libreak....
Musika: Imuntzo
Hitzak: Beloki / Jon Maia |