|
HIRU HOSTO
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Irlanda maitea
begi polit-berdea
irekiko al didazu gaur
zure atea?
Loreak ahaztuta
eman nizun hirusta
hiru orri txiki hoietan
zortea du-ta.
Eeiren, hemen Leiren
Belfast, Derrin eta Hernanin.
Hosto bat irria
penen goxagarria
besteak barren sakona ta
begi argia.
Iralanda maitea
begi polit-berdea
irekita duzu gaur ere
nire atea.
Eiren, hemen Leiren
Belfast, Derrin eta Hernanin.
Musika: Arkaitz Miner / Herrikoia
Hitzak: Pello Zubiria |