|
|
TRIKITI TESTUAK
|
DISPERTSIOA
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Izan behar genuke zu
bi elkarren barruti
ez bazeunde, ez bageunde
hain elkarren urruti.
Izan behar genuke zu
bi elkarren barruti
ezin dugu izan baizik
bi elkarren erruki.
Urrutira hel ninteke
luzaturik bi beso
ez bazintu ezpataren
jaunak atxiki preso.
Urrutira hel ninteke
luzaturik bi beso
zure azal gordeetan
idazteko bi bertso.
Urruti ta preso ere
axolik ez lidake
zure begiak ikusten
utziko balidate.
Urruti ta preso ere
axolik ez lidake
bizi banendi zu eta
denak itzuli arte.
Ezin zaitut bisitatu
neure barruan baizik
nahi bazaitut jantzia ta
nahi bazaitut biluzik.
Ezin zaitut bisitatu
neure barruan baizik
hor beti nago zurekin
zoriontsu naiz kasik.
Musika: Imuntzo
Hitzak: Xabier Amuriza |
|
|