|
PATER NOSTER
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Gaurko egunkarian
dator notizia
aita santuak diskoa
egin du eder askoa
guretzako kristoren
konpetentzia.
Arrixkuan omen da
lehenego tenplua
elizetan jende falta
aita santua kantu kanta
orain deitzen diote
aita kantua.
Txiki-txikitan nintzen
akolitoa
txilin-txilin txintxarria
non dago pekataria?
haunditu aurretik
egin nu(e)n nahikoa.
Aita santau beraz
kantua gailendu
hauxe da hauxe eromena
pater noster zer sormena
ia bakalaoa ere
dantzatzen omen du.
Batikanoarentzat
gure porrusalda
pobreekin errezoan
aberatsekin lazoan
den-dena sinestea
askotxo ez al da.
Musika: Imuntzo
Hitzak: Beloki |