|
ALTXORRAREN BILA
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Entzuna kontatzea
ez da pekatua,
aditu nahi al duzu
uraren kantua
maitale solidario
batek kontatua
Itoitzen sekretua.
Gardentasun exkaxa
gezurra keinuan
ez da aunitz pentsatzen
baratzen bainuan
diru usaina dabil
uraren soinuan
Nafarren erreinuan.
Herri hau zeharkatuz
hainbat autobia
ta hori gutti balitz
tori urtegia,
nola egiten duten
inbertsio handia
beraientzat erdia.
Denbora pasa ahala
a ze iskanbila
Argira agertzean
holako kuadrila
bizi guztian balitz
altxorraren bila
ez al da infantila?
Musika: Imuntzo
Hitzak: Estitxu Arozena Albizu |