|
TXERRI JANA
«LOUISIANARA NOA» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1999
Pello Josepe tabernan dala
haurra jaio da Larraunen
etxera joan da esan omen du
ez da nirea izanen
ama horrek berak topa dezala
haur horrek aita zein duen.
Hu ele hu ele, marunba malaue
trikoti volver marunba malaue
ho benuno ho benuno
ho jeje ho benuno ho jeje ho benuno
ho je benuno je ho je benuno je.
Udaberrian abiatu nintzen
dama gazte bat bilatzen
belarria kox kox jan nion baina
ez zidan ez gehio uzten
txikitatik zaitu nauzu
lehoiaren hortzetatik
ilunean eraman nazazu
erromeri bidetatik.
Iturengo arotza Erramun Joakin
haserre omen zaude zeren dugun
jakin
santurik ez liteke fidatu zurekin
San Kristobal urtuta joaliak egin.
Arotzak erran dio bere andreari
urtu behar dinagu ekarran santu
hori
gizona zertat zoaz pekatu da hori
etzionagu erranen sekula nehori.
Gizenegi zaude
nire senartxo maitea
nik nahi zaitut lirain
eta gaztea
horrenbeste kilo
horrenbeste grasa
txuletarik
gabe ezin pasa
bi eskilara igo orduko
berotzen zaizu arnasa.
Txikitatik...
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari
txiruliruli txiruliruli
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori.
Txikitatik...
Musika: Herrikoia / Imuntzo / Beloki / Furunda
Hitzak: Askoren artean |