|
ADIO LAGUNA
«AINHOA» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1996
Adio laguna
aski ezaguna
nork bete behar du zuk utzi
diguzun hutsuna.
Inoiz ez naiz damu izango
laguna izana
gogoan daukat irakatsi
izan zenidana.
Jatorrean jator
ez zen beste inor
garen artean sendo dirau
gurekin iraunkor.
Bizi indarra daukat gartsu
zenaren gorantzan
berriro elkar ikusiko
dugun esperantzan.
La, la, ra, la, la, la,...
Musika: A. Gozategi / I. Goikoetxea
Hitzak: A. Gozategi |