|
EZPALA
«EGUNON» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 2000
Uda-udan
artean hamabost urte, inozentziaren mugan,
lau asteko bixarrez, zu lortzearen abenturan
oraindik ez dakizu baina
ordun konkistatu zintudan.
Bera-bera
nire hitz-jarioa luzatu nuen goizaldera
eta romantizismoz blai egin zenidan galdera
"aizu, ta zu zein kristo zara?"
Alferrik saiatzea garestia da
tamalez ohituta gaude horretara
nire bihotz barruan egongo zara beti,
beti, beste inor agertzen ez bada.
Txarrean on,
barra ondoan soilik egiten zenidan jaramon
mila trago atera ta nonbait ezin lasai egon,
porrutxu bat kendu bai baina
ez zendun muxutxurik emon.
Dena aldrebes,
hamabost urte nituen, ta beste hainbat interes
orain hamaseirekin, zutaz ezin naiz ahaztu berez,
nire poltsikoak ere ez.
Hitzak: Iņaki Gurrutxaga
Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea |