|
ZERGATIA EZ DAKIT
«EGUNON» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 2000
Zergatia ez dakit
baina bai zioa
errespetatzeko da
kontituzioa
egin behar denaren
instituzioa.
Zergatia ez dakit
baina bai zioa
gehienak behar du
beren desioa
utikan berrikuntza
eta sesioa.
Zergatia ez dakit
baina bai zioa
agintariak hori
du bere ofizioa
legeginak legea
juezak juizioa.
Zergatia ez dakit
baina bai zioa
demokraziak badu
bere prezioa
jakingo banu a zer
desilusioa.
Musika: A. Gozategi /I. Goikoetxea
Hitzak: Jon Sarasua |