|
ASMAKIZUNA
«ZURETZAT» KOLDO ETA ARANTXA IPARRAGIRRE TRIKI ELKAR, 2003
Asmakizun bat
zuretzat hara:
oroitzapen da
motza bada
luze denean
ahazten laga...
gaua da eta
gu biona da!
Zu nire eta
ni zure jabe
gaur lotu garen
bi nerabe
gau ilunan
parez pare
eta argirik
desio gabe...
Izan gaitezen
gauaren parte
zu eta biok,
hutsa tarte
jarrai dezagun
lotsa aparte
dantza ta dantza
goizalderarte!
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Aitor Sarriegi |