|
MEREZIA
«ZURETZAT» KOLDO ETA ARANTXA IPARRAGIRRE TRIKI ELKAR, 2003
Soinu txikia ez al da
instrumentu berezia
mendi batetik bestera
doa bere irrintzia
garai batean dantzan
jartzen zun mundu guzia
horregatik aipamen bat
dauka ondo merezia.
Musika berri zalea
daukagu gaurko gaztea
gitarra ta bateria
nahi dutena da nahastea
bainan ez zaigu komeni
soinu txikia ahaztea
gelditu nahi ez badugu
ez bata ta ez bestea.
Mendiko erromeriai
behar genioke heldu
soinu txikiaren bueltan
lehenago bezala bildu
aitonen usadiorik
behi ere ez dadin galdu
ta trikitiaren hotsa
lau haizetara zabaldu.
Soinu eta panderoa
jotzen bada bizi-bizi
besoak gora jasota
denok dantzan azkar hasi
dakienak egin eta
ez dakienak ikasi
umorean bizitzeak
ez ote du ba merezi?
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Xabier Zeberio |