|
GEZURRA
«ZURETZAT» KOLDO ETA ARANTXA IPARRAGIRRE TRIKI ELKAR, 2003
Burua tente daukat
memoria argi
eta kontzientzia
berriz garbi-garbi
esatera nijua
hiru-lau bat egi
orain nola dabilen
gezurra gehiegi.
Politikon bizitza
begira nola dan
gezurra pranko bada
oraingo boladan
berak ondo kobratu
ondo jantzi ta jan
gezur batzuk esanda
tontoak egin lan.
Ehiztariak ere
gezurrak badizkik
ehiztari ez danak
guztiak bazezkik
zazpi uso bota ta
hiru jaso dizkik
gezurra eta kale
ez aldira bixkik?
Egia esaten dunai
eman zenbat egur
Afrikan haurrak gosez
azal eta hezur
agintariak berriz
esan zenbat gezur
orain inor ez baita
inpernuan beldur.
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Xabier Zeberio |