|
MAITIA ZAIN NAUZU
«ZURETZAT» KOLDO ETA ARANTXA IPARRAGIRRE TRIKI ELKAR, 2003
Gogorra nintzela eta konforme nengoen
zure presentzi horrek ez dakit zer duen
hotzikara gozoak sentitu nituen
zugana hurbiltzean zorabiatu nintzen.
Arantzak badituzu arroxa kolorez
zugandik partitzean jartzen naiz muturbeltz
ondoan nahi banauzu zure borondatez
urduri jarriko naiz belaunak dardarrez.
Lehiora egin dizut nere irrintzia
kimu berriak beti duen izerdia
beltza edo zuria mendian ardia
ederki segitzen dut zure zintzarria.
Minkorra izango da zure latigoa
larre motzean zara zu hazitakoa
horregatik baitzara bizimodukoa
aurrez aurre nauzu eta luzatu eskua.
Amodio hizkeran parerik ez duzu
zuk merezi bezala nahi zaitut mimatu
nere bihotz txikia etzazu zulatu
nahi duzunean deitu maitia zain nauzu.
Musika: Imanol Urkizu
Hitzak: Jose Mari Goikoetxea |