|
MAGALETIK
«ZURETZAT» KOLDO ETA ARANTXA IPARRAGIRRE TRIKI ELKAR, 2003
Urtaro bakarra zuten egun haiek
berotasunaren magalean
soilik oroimenak ekarri ohi duen
usaina hartu dut nire barrenera.
Orain gogoaren erresuma hontan
bildu nahi dut nire baitan
denborak ez du atzerabiderik
etenik gabeko bidea da.
Eta igaro ahala
txiki bihurtzen gara
esnatze bortitz bat, haize hotz kolpe bat.
Eta goizero lur arrotz berak hartzen nau
eta arrotz egiten ni
ez da babesik lur magalean
magaletik iheslari.
Musika: Arantxa Iparragirre
Hitzak: Jon Maia |