|
EUSKAL HERRI, GURE HERRI
«ZURETZAT» KOLDO ETA ARANTXA IPARRAGIRRE TRIKI ELKAR, 2003
Pentsakera ugari
nahiko ezberdinak
ezin moldatu dira
agintari finak
beharko da hitz egin
denek diote fin
azkenean bakoitzak
nahi duena egin.
Hainbat egun ilunen
ondorengoa zer den
denak ihesi
ez du merezi
guztiok nahi genukena da
lasai bizi.
Hego eta Iparra
Herri zahar bakarr
mendi-itsaso
denak eroso
ametsa dugu baina, hori
ona oso.
Senide askok dute
elkarrekiko grina
nori ez ote dio
horrek eman minak
askatsun egarri
kateak lokarri
norantza ote zoaz
ene Euskal Herri.
Neska eta mutiko
denak denon begiko
senar-emazte
zaha ta gazte
bizitzaren mugetatik at
denok aske.
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Joxe Munduate |