|
GOIZEKO BOSTAK
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Ur tantak hodeietatik jaisten
eta lagunekin eztabaidan,
joango al gara gaurkoan
herri hartako kontzertura.
Urrun dago mutil, euria da
denbora bidean joango da,
Jo! Baina hi, merezi du
"Urgabe" gaurkoan ikustea.
Bederatzietan geratu ta
amak etxean betikoa,
kontuz gida ezazu seme
bai ama trankil! Gero arte...
Amaren esanak airean
kotxearen abiadura errekorra,
lortu nahian, kurba luzean
joan ginen gu denok bueltaka.
Zortez denak gaude hemen
zoritxarra ahaztu guran,
inoiz ez dugu ikusi
etorkizuna horren beltza.
Goizeko bostak ezkero
jaia amaitu da, honezkero
goizeko bostak ezkero
alkoholarekin goaz, bero-bero
goizeko bostak ezkero
goazen etxera, honezkero
goizeko bostak ezkero
gidatuko al duzu ondo...
Musika: Mikel Romero
Hitzak: Agustin Barandiaran |