|
OIHUKA
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Mendietan, ikurrin ederrak
aske nahi zaitut, ikusi haizean
euskal gazteen oihuak
defendatzen herria.
Mendietan, bideska berdeotan
arin hor goaz, kantari:
dena eman behar zaio
aittonak utzitako herri honi.
Askatasuna, lortuko dugu
borroka gaur, hasia da
sutan daude basoak
eta zilar argitan itsasoak.
Askatasuna, gure helburua
ikurrina, dugu eskutan
belarra odolez bete da
laino artean tiro hotsak.
Aberriaren saminez
urduri dabil herri guztia
hamar gazte gaur borrokan erori dira.
Eta ixilik dago,
Euskadiko lur gainean, arratsa
hamar gazteen oihuak,
gure indarra izango dira:
aske izango gara!
Musika: Agustin Barandiaran
Hitzak: Agustin Barandiaran
(Lauaxetaren olerki batean oinarrituta) |