|
MUSIKARI BATEN AITORTZAK
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Urtebete igaro dugu, elkarrekin egon gabe
nire bihotzak ez du,
oraindik zutaz ahazterik gure
kanta honen bitartez esango dizut
zergatik utzi gendun hala ere
nire bizitzak ez zuen,
oraindik zurekin loturarik gure.
Herriz herri jairik jai, musikari petrala nintzen
zenbat aldiz abestu nizun, "Latzen"-en laztana
nire eztarritik igarotako kantak
ziren zure bihotzarentzat geziak
oraindik ezin dut ulertu,
nola nitaz maitemindu zinen.
Baina nola esan, ez naizela ezer
nire abestiak, zuri kantatu gabe
baina nola esan, galduta nagoela
zu nirekin ez bazaude.
Lau urte igaro genituen, arazoak hasi ziren
nire bizimodu osoa, ez baitzenuen zuk ulertzen
nire abestiak zure kontra hasi ziren jartzen
ta nik ez nuen hori gura
uztartu gintuzten doinuek,
gure amaiera ekarriko zuten.
Gaur egun nola zaude? Beste batekin agian
espero dut egunen baten, zu zoriontsu izatea...
Musika eta hitzak: Agustin Barandiaran |