|
MARIGORRI
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Egunez, neska betaurrekodun langile
fatxada serioz, dihardu lanean,
telefonotik eskegita
nagusiaren esanak betez, betez.
Katua ate ondoan eta ohea nahasturik,
dagoz bere begire...
Gauez, barra aurrean emakume
liluragarri baten itzala,
kopa batzuk harturik
norbaitekin hitz egiteko gogoz.
Ohean sartzerakoan inor ez dago ondoan,
bizitza madarikatua...
Urteak joan dira,
zimurrak zure begietan nabari dira,
urteak igaro dira,
neskatila hura bakarrik geratu da, geratu da...
Gaur, etxeko ixiltasuna apurtzen
dauka irratia piztuta,
inguruan bakardadea besterik
ez da somatzen, somatzen.
Ezkongabe ta bizipoza galdua zuen jadanik,
horrela bizi zen, marigorri!
Musika eta hitzak: Agustin Barandiaran |