|
URA
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Uraren presioaren indarrak
eraman izan balu bezala,
eraman dute hura ere
batek dakien toki ilunetara.
Noraezean gabiltza kalez kale
helduko ez den azalpen baten zain,
eta inoiz helduz gero ere
ez gara izango sinisteko gai,
zeren eta berriz, euria hasi da.
Lasterka goaz ihes egiten
burua non babestu jakin gabe,
eta jakinez gero ere
bertan sartuko ez bagina hobe.
Teilatupean gaude
urak busti ez gaitzan,
zu non ote zaude?
Galdetzen dugu gure baitan.
Non zaude? Non gaude?
Zergatiaren erantzunak hargatiak ote?
Azkenean gu ere busti gaituzte
haien ur gazi zikinarekin,
bagaramatzate blai eginda
inoiz ere ez sikatzeko ustearekin.
Musika eta hitzak: Ainara Arrizabalaga |