|
BILATU BARIK
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Bide luzearen amaieran
ikusi ez arren, ikusi nahian,
zu gabe, guri ere orain iritsi zaiguna,
igaroz joan da bizimodua
bere atzean geratu gara,
zu gabe, zu gabe...
Hurbilago ikusi nahi zaitut
hurbilago sentitu nahian,
oraindik maite ote al nauzu zuk?
Inoiz ez nuen sinistu
gure arteko amodioa,
zu gabe, inoiz etengo zenuela,
elkarrekin geunden egunak
elkarri eginiko promesak,
zu gabe, zu gabe...
Bakarrik geratu arren
bakarrik negar egin arren,
oraindik maite ote al nauzu zuk?
Bilatu barik, aurkitu zenuen
bilatu barik, hasi ginen gu
pentsatu barik, igarri dizut
pentsatu barik utzi al nauzu zuk,
utzi al nauzu zuk...
Musika: Kike Mora
Hitzak: Agustin Barandiaran |