|
ANDRAKASEKO ERREMENTARIA
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Urruku-tuku-tuku
ez niri ikutu,
ama kamaran dago
sentituko gaitu.
Ama kamaran eta
aita saranpean,
neska mutilak dabiltz
eskailerapean.
Maddalen Busturiko
amari negarrez,
amantal barri barik
ezkonduko danez.
Amamak emon deutso
bosteko gorrie,
erosteko Maddalen
amantal barrie.
Errementari baino
hoba da zesteru,
lepo bete egurregaz
kolko bete diru.
Akaberea da ta
ibili komuen,
amaitutzera goaz
hurrengo puntuen.
Musika: Agustin Barandiaran
Hitzak: Herrikoiak |