|
ARROSA BELTZA
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Liburuak hasieratik amaitu arte
ikasi eta maisuari adierazi,
beste pentsamendurik ez neukan
zu herrira heldu zinen egunean.
Duzun begirada sakon horrek
nirekin topo egin zuenean,
piztu zitzaidan sentimendu berri bat
nire barrenean.
Zirudien mundua eskuetan geneukala
elkarrekin hasi ginenean,
baina laster arrosa beltzez jantzi zen
mutil bakarti bat bihurtu naiz.
Gaixotasun haren erruduna
topa nahian dihoa nire bizia,
baina oraingoz burura datorkidana
zuri abesti hau idaztea.
Hamabost-hamasei urte
elkar ezagutu ginen
maitasuna heldu zen, gure bizitza aldatu zen
hamabost-hamasei urte
zure musuak heldu ziren
nire buruak ez ditu, zure begiak ahazten.
Gau batean, amets goxo bat izan nuen, zurekin,
joan zinen mundu horretan
berriz laztantzen ginen biok,
elkarrekin, elkarrekin...
Musika eta hitzak: Agustin Barandiaran |