|
LANA
«HI BIZI HADI» URGABE TRIKI ELKAR, 2002
Etxe bueltan dagoen taberna horretan
aurkitu dut gaur toki berezia
azken tragoa hartzeko leku aproposa.
lau pezta triste hauek
garagardotan gastaturik
langabezian nago
lana aurkitu ezinik.
Aizu! Tabernaria entzun
emaidazu egunkaria
oraindik ahaleginak egin beharko ditut.
iragarki bat ikusi ta
telefonoa markatzean
ez dutela inor gehiago falta
berandu heldu naizela.
Milaka aberats, daudela munduan
ni hemen berriz, Inem-en dagoen kolan
zer eskubide dute, halan jokatzeko
inoiz ez dute nahiko.
Lortu beharko genuke denok berdintasuna langabezia zer den inork ez jakitea
hori izango litzateke denontzat hobea...
Gure eskutan dago lana banatzea
ordu extrak behingoz fabriketan kentzea sindikatu ta obrero eskutik joatea joatea...
Musika eta hitzak: Agustin Barandiaran |