|
IKASI
«FESTA» ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001
Poltsa batean gauza batzuk sartu
banoa herritik ihesi
lana egitea ez dut atsegin
nahiago bizitza bizi
Jende asko ezagutu
aaaaah...ikasi
Eguraldi txarrak ez nau izutzen
beroak ezta geldiarazi
nahiz eta oinak lehertziar eduki
aurrear egiten dut beti
Herriak bisitatu
aaaaah...ikasi
Munduari bira eman ondoren
lehen baino gehiago dakit
nahiz eta oraindik neure buruaz
nahi dudan dena ez jakin
Bilatzen jarraitu
aaaaah...ikasi |