Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

BIZI LATZA

«FESTA»
ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

Nire soinuarekin

doinu batzuk eginez

diru apur bat lortzen

saiatzen naiz egunez

eta gauean berriz

ohi bezala bakarrik

ilargi beteak

bidean laguntzen dit.

 

Nire bizitza da

latza dela badakit

baina ez dut besterik

gaztea naiz oraindik

beti herriz herri

ez dut inun etxerik

jendearen laguntzak

mantentzen nau bizirik.