|
NIRE LEKUA
«FESTA» ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001
Aspaldidanik, ezagutzen gaituk
eta ez diat nik hiri sekula ezertxo ere eskatu
baina ordea gaur nator, burumakur, diru eske
kopuru hau lortzen ez badiat
etxea kenduko zidatek.
Lana galtzea, nahikoa ez bazen
zahartzen ari nauk, indarrak zaizkit agortzen
horrexegaitik gaude, eserita aurrez aurre
hik nahiko diru baduk eta
lagundu egidak mesedez.
Ez ezak pentsa, erraza dela
higana azaltzea arrazoi hau dela eta
baina ez diat aukerarik, ez zakiat nora jo
sasoi gabe gelditu nauk
bankuekin borrokatzeko.
Esaera zarrak, ez dio egia
amodioetan ez dut inoiz zorterikan izan
ezta jokoan ere, zorta ona zen besteentzat
ez dakit mundu honetan
non dagoen nire lekua |