Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

DENBORAREN JOANAK

«FESTA»
ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

Gaur kalean, ez nauzu ezagutu

begiratu gabe, aurrera egin duzu

denboraren joanak, asko aldatu zaitu

 

Onak izan ziren, gure urte batzuk

baina beste denak, nahaiago ahaztu

lehen bezela ez, baina, oraindik maite zaitut

 

Hainbat gauza gogora, ekarri dizkidazu

ile luze harekin, laztantzen ninduzun

ohean haserreak, ahazten genitun

 

Hura dena joan zen, aspaldi amaitu

jada ahaztua neun, bizitza ia zuzendu

gaur ordea kalean, berriz ikusi zaitut