Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

PARADISUA

«FESTA»
ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

Nun da paradisua

 

Askotan gabiltza hemendik haruntza

bihar zer egingo ote dugun galdezka

nahiz eta gehienetan zorte pixkat izan

gure bizitza izan ohi da arrunta

 

Nun da paradisua (bis)

 

Ordurik gehienak lanean pasa ondoren

ez zaigu gelditzen ia denborikan

tristea da baina ez dugu aukerarikan

honela antolatu dute gizartea

 

Ejei, nun da paradisua (bis)

 

Hau bada bizitza niri ez zait gustatzen

beti lanean baina zorrez josita

urteak igaro burua noiz altxatu

zuloa beti handitu egiten da

 

Ejei, nun da paradisua (bis)

 

Politikariek saldu nahi digute

gizarte lasai zeharo erosoa

erlijioak berriz zer agintzen digu

zintzoa izan eta ez zoaz infernura

 

Ejei, nun da paradisua

Ejei, nun da paradisua

Ejei, nun da paradisua

Ejei, nun da paradisua