Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ESKUTITZA

«FESTA»
ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

Hitz hauekin esan nahi dizuet

ondo nagoela ez dudala ezer

lan bila noa lasai zaitezte

Ameriketara aberastu arte

 

Artzai bezala hasi naiz hemen

txakur txiki bat erosi ondoren

Txomin dut lagun langile trebe

larre berdetan egun eta gauez

 

Diru pixka bat ari zait sartzen

aurki hasiko naiz ardiak erosten

nire artaldea poliki osatzen

besteenak zaindu neurea ugaltzen

 

Neskatxa eder bat ezagutu dut gaur

bere irrifarrak maitemindu nau

nire ematetzat hartuko nuke

berak baietza emango balidake

 

Oraingoz dena kontatu dizuet

ongi doa dena lasai zaitezte

berri gehiago izan bezain laster

beste eskutitz bat bidaliko dizuet