|
ZURE ATZETIK
«FESTA» ARAKAJUN / XABIER ARAKAMA GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001
Berriz zurekin
elkarrekin biak
ez dakit, espabilatuko naizen sekula.
Beti erortzen naiz
zure sareetan
ez daukat, zugandik ihesteko indarrikan.
Ongi dakizu zer eman
ongi dakizu zer den
nik jarritako horma denak
nola txikitzen diren
eta ni, zure atzetikan berri ere.
Naiz eta niri min egin
beste batzuekin joaten
nire gogoa duzunean
ezin dut esan ezetz
eta ni, zure atzetikan berriz ere.
Zatoz nirekin
zure hitz bakarrak
eta berriz, noa zugana txakur bat bezala.
Ez du maitasunik
zure bihotzak
agian, sekula ez duzu inor maite izan.
Zure aurrean makurtzeko
gizonak gara eginak
nahi bezala erabiltzeko
gero zakar ontzira
baina ni, zure atzetikan berriz ere.
Oraindik ez dut ulertzen
zer ari zait gertatzen
zuk nire bizitza hondatu
nik zu gehiago maite
eta nik, zure atzetikan berriz ere. |