|
AMETS BAT
«ALAITZ ETA MAIDER» ALAITZ ETA MAIDER TRIKI ELKAR, 1998
Amets bat izan nuen
eztizko amets bat
zure besoetan babesturik
maitasuna eskainiz.
Iluntasunarekin ikasi nuen
amets egiten
argitasunarekin zu maitatzen
milaka hitz goxoen artean.
Baina fabriketako keak
zapuzten zuen bitartean
lurrak, urak irentsi zintuen.
Behinola egin nuen amets
betirako lokartuz
zure ametsa izan nahi bainuen
iluntasuneko lur-ur hezean.
Musika: Maider Zabalegi
Hitzak: Maider Zabalegi |