|
ISPILU AURREAN
«ALAITZ ETA MAIDER» ALAITZ ETA MAIDER TRIKI ELKAR, 1998
Ispilu aurreko isladan
beti nahi dudana naiz
baina zure aurrean
galdu egiten naiz
zuregan aurkitu nahi dut
nire ispilua
eta orduan beste bat naiz
zu zarena, zarena.
Ixilezko sekretuetan
norbera da sekretu handiena
norbera da nahi duena
norbera da izan nahi duena.
Niregan aurkitu nahi dut
izan nintzena
baina naizen horretan
galdu egiten naiz
zuregan aurkitu nahi dut
nire ispilua
eta orduan beste bat naiz
zu zarena, garena.
Musika: Maider Zabalegi
Hitzak: Maider Zabalegi |