|
PALAZIOA
«BIZIPEN GOSE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2003
Pixua erosi
nahi dut eta hasi naiz
begiratzen, noski!
Hogei metrotan
sala, gela,
sukalde, komuna...
frontoi eta guzti.
Ohatzea dut
sabaitik zintzilik
ezin kabituta!
Komunak ez du
dutxarikan
baina zertarako
arraska badu-ta.
Ta prezioak
etxean itokin
aina zero ditu
bistak lituzke
kristorenak
hormatan leihoak
izanen balitu.
Etxe bizitza bai
baina bizi truke.
Musika: Igor Telletxea
Hitzak: Estitxu Fernandez |