|
BAT BAINA BI
«BIZIPEN GOSE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2003
Ezagutu zintudanetik
babestu eta urrundu naiz
amets faltsuetatik
sendotu nire urratsak
nostalgiari ate
hertsiagoa diot jarri.
Bizipozei etekin
arnas berrituz noa urtaroak gaindituz
ia hanka puntetan!!
Sorkuntzaren larrean
nabil bizipen gose
denboraren pausetan atseden.
Egiaztatzen dut egunero
harremanen bailaran
"piano" goazela
adaggioa da erritmoa
azalpenen harmonia
elikatzen da begirunean.
Orain ez naiz lehian bizi
"adio" jelosiari eta amets faltsuei ere.
Lasai bizi nahi dut aurrerantzean bai
adagio erara ez mantso ez estualdian.
Eta aurpegia piztu zaizu, bat-batean
begiraden mintzoa, sortzen da airean.
"Gai magikoa". Bizipozaren oinarri.
Sentipen sendo. Xamur bihotzez.
Bat baina bi garenena.
Musika: Igor Telletxea
Hitzak: Jexuxmai Lopetegi |