|
MUXU URRUNAK
«BIZIPEN GOSE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2003
Goiz grix berri bat euria
kale bustiak
tantaka beirari deika
izarez
eguna berriro
hasi ez dadin nahi luke
egunaren
argia itzali.
Ducados hautsak mahaian
zotin soinuak
deiadar hotza etxean
eguzkia,
lehen argi printzek
iluntasuna argituz
ilusioa
itzaltzen diote.
Karmin gorriz
amaren ezpain ubelak
ezkuta ezinak
haurtxo begien
gizon begiradak
ninietan
izoztuta
lapurtu egin dio
kolpez haurtzaroa
muxu haundi bat
emaidazu
muxu urruna.
Tortura mahai
orduz izan den ohatzea
orain topaleku
sufrimenduen
lehen lekuko
lotarazten
ditu biok
eguna inoiz esnatu
ez dadin amestuz
muxu haundi bat
emaidazu
muxu urruna.
Musika: Igor Telletxea
Hitzak: Felipe Saragüeta |