|
DAMURIK EZ
«BIZIPEN GOSE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2003
Ene bizitza atzera
bizi ahalko banu
filme batean bezala
errepikatu
zer ez nuke eginen
zer ez nuke aldatuko
filmea egiterakoan
ona baino nahiago
"remake" ezberdin bat izatea.
Zazpi bizitza
katuek bezala
izan banitu bizitzeko
zuen neurrira
kapitulorik ez zen
batere entregatuko
orduan ere
jokoan sartu eta
maltzur bilakatuko naiz
baina ez pentsa
esandako guztiaz
damu naizenik.
Amore ematearren
ez naiz deustaz damutzen
atsegin edo bakea
zuei ematen
loreta labanez
polbora eta negarrez
ez begitako euriez
ez andre biluziez
ez aldean ditudan zauriez.
Zazpi bizitza
katuek bezala
izan banitu bizitzeko
baina ez pentsa
esandako guztiaz
damurik ez!
Musika: Igor Telletxea
Hitzak: Joseba Sarrionaindiaren "Hnuy illa nyha majah yahoo" liburuko "Damurik ez" olerkian oinarritua.
Moldaketa: Anabel Arraiza |